Powered By Blogger

sábado, 28 de mayo de 2011

3 egun Txurrukan (Orio)

Hilabete honetan Orion egon gara. 2.C-ko ikasleak gu baino bi aste lehenago joan ziren eta maiatzaren 16-tik maiatzaren 18-ra, 2.B-ko ikasleak joan ginen.

Oso denboraldi ona izan genuen, izan ere; 17-an Zarautzera joan ginen eta ekintza batzuk egin ondoren, hondartzara joan ginen.

Primeran pasatu genuen, bai egunean zehar eta baita gauean zehar (kar-kar) eta horrexegatik asteartean gosaldu baino lehen korrika egiten ibili ginen. Hala ere lehen esan dudan bezala, primeran pasatu genuen. Hiru egun hauetako argazkiak ikusi nahi badituzu, hau sakatu.

miércoles, 25 de mayo de 2011

lunes, 11 de abril de 2011

Iritzi testoa


UNIBERTSITATERA JOATEAK BIZITZAN GEHIAGO LAGUNTZEN AL DU?

Jende askok bere bizitzan zehar, behin gutxienez galdera hau bere buruari egin izan dio, azken batean; eskola bukatzean ikasleek unibertsitatera joatea edo ez joatea erabaki behar dute.

Arazo hau sarritan gertatzen da munduko familia gehienetan eta iritzi testo honekin, nik ikastetxetik atera berri diren ikasleak unibertsitatera joateaz jabearazi nahi ditut.

Unibertsitatera joatea oso inportantea da; aukera hori edukiz gero, aprobetxatu beharko genuke. Ez da berdina ikasketak edukitzea edo ez edukitzea, zenbait arrazoiengatik:

Gaur egungo gizartea oso lehiakorra da, pentsa adibide honetan: bi pertsona lan berdinarako azaltzen dira. Batak, ikasketak unibertsitatean bukatu ditu eta besteak, zenbait modulo egin ditu (lan horretarako oso aproposak direnak), zein hautatuko dute?

Zalantzarik gabe ikasketak dituen pertsona hartuko dute, horrexegatik esan dut XXI. mendeko gizartea oso leihakorra dela.

Unibertsitatera joateak garrantzi handia du beste arrazoi batengatik, zenbait jenderi gai honi buruz euren iritzia eskatu diet. Unibertsitatean ikasketak egindako jendeari eta unibertsitatera joan ez direnei egin diet galdera, eta… ezetz asmatu!:

Unibertsitatera joan ez diren %82,35-k, gauza berdina aipatu dute. Jende kopuru guzti hau unibertsitatera joan ez izanaz damutzen dira. Argi dago urteak aurrera egin ahala jendeak beste era batera pentsatzen duela, erabakiak hartzen dituela, etab.

Gizakiok hazten gara, bai gorputzez bai adimenez ere eta heldu bilakatzean jendea euren buruei galderak egiten hasten da. Hauek kezkatzen dira haien etorkizunerantz begira eta bide ez egokia erabaki dutela aipatzen dute behin eta berriz.

Hauxe azkenean nahiko arazo larria bilakatzen da, azken batean pertsonek ezin dute hau burutik kendu eta umeak edukiz gero, hauek gurasoek egin ez dutena egitea nahi dute. Hortaz, zein da honen arazoa?

Azkenean umeak behartuta sentitzen dira, ez daude inoiz konforme egin dutenarekin eta beldurra diete gurasoei. Niretzat hauxe da larriena. Zer egin ahal dute bere gurasoekin ezin badute kontatu?

Gaiari itzuliz, bistakoa da unibertsitatean hobeto preparatzen zaituztela. Ikasketak oso onak eta garratzitsuak dira, informazio asko hartzen duzu eta oso osatuak dira.

Irakurle batzuek pentsatuko duzue beste aukera batzuk dituzuela bizitzan ondo joateko, moduloak daude esaterako. Arrazoi guztia duzue, egia da beste aukera batzuk daudela, bai; ez dut ezetz esaten, baina hori atera berri den gauza bat da.

Lehen, ikasten zekitenek unibertsitatera joaten ziren eta ikasteko oso aproposak ez zirenak FP-etara aurkezten ziren. Antzinan ez zenuen ezta pentsatzen, horrela baitzen, orain gehiago aztertu behar duzu eta beste pertsonei galdetu, etab.

Horrekin ados nago baina ez esazue unibertsitateko ikasketari ezetz esan. Lehen aipatu dudan bezala, unibertsitateak hobeto preparatzen zaitu, gehiago ikasten delako, beharbada luzeagoa delako. Ez ahaztu unibertsitatean egindako ikasketa gaur egun hobeto ikusita dagoela.

Bukatzeko, unibertsitatean ikastea bizitzan behin agertzen da, bi asko jota; beraz oso inportantea da aukera hau aprobetxatzea, baina bidea(ikasketa) ondo erabakiz.

Azken hau esan dut arrazoi batengatik: batzuetan ikasleek ez dute euren ikasketa erabakitzen, haien gurasoek baizik. Honen kontra nago, izan ere, bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du.

Nire iritziz, guraso askok nahi dutena bere semeek ondo ikusita dagoen ikasketa bat egitea da, gero harrokeriaz ibiltzeko. Norbaitek esan zidan behin: “guraso batzuek bere seme-alabak autoak bezala erabiltzen dituzte. BMW-a garajetik ateratzen dute auzokoek ikusteko eta horrela harro egoteko”.

Ni azken honekin bat nator, hau ez da normalean gertatzen, baina gertatzen da eta ez dut ondo ikusten. Nire amak esaten duen bezala:

“Unibertsitatera joan nahi baduzu, zure gustukoa izango den ikasketa bat egizu”.


sábado, 15 de enero de 2011

Indiana Jones-en zamarra (iruzkina)

Iaz, euskaran zenbait proiektu egin genituen. Hauxe, horietako bat da. Indiana Jones-en zamarra irakurri ondoren, liburuaren iruzkina egin genuen eta oso ondo atera zitzaidanez, blog-era igotzen dut. Ikusi eta zuen iritziak jarri, eskerrik asko, zuri

Indiana Jones-En Zamarra

Elkarreraginezko nobela

Denak batera 1

domingo, 19 de diciembre de 2010

martes, 23 de noviembre de 2010